Ideiazokari buruz
Ideiazoka: combinación de las palabras Ideia (idea), Azoka (mercado de alimentos, plaza, feria) y soka (cuerda).
Ideien Merkatua, (IDEIAzoka), Urola Erdiko (Gipuzkoa) etorkizuneko ekintzailetasunaren laborategian garatu ahal izango diren ideia berritzaileak eta bertako lankidetzak aurkitu eta bideratzeko bitartekoa da.
Ideiazokaren bitartez, eskualdeko arazo, irtenbide, erronka, erakunde, pertsona eta teknologiak dinamizatu eta kontaktuan jarriko dira. Sektoreen desberdinen artean eta bertako partaideen lankidetzaren bitartez produktu eta enpresa berriak sortzen laguntzeaz gain, Ideiazokaren beste helburuetako bat, merkatu honetan herritarren eskaera, beharrizan eta iritziak ere kontuan hartzea da. Horregatik, Ideiazoka topaketa publikoa ere bada, partehartzaile guztiak kontuan izango dituen gunea.
Ekainaren 11n, Azkoitian, lehen esperientzia pilotua eramango da aurrera. Partaidetzazko topaketa honek, enpresak, ikasleak, ikerlariak eta herritarrak elkartuko ditu, aukera eta lankidetza berriak (unibertsitatea, herritarrak, enpresak) sustatuz eta eskualde mailako baliabide ekonomiko eta sozialak aprobetxatuz:
- Oraindik aplikaziorik ez daukaten ikerkuntzak
- Produktu edota enpresa berri bilakatu daitezkeen herritarren ideiak
- Aprobetxatu gabeko makinak eta beste batzuentzat erabilgarriak izan daitezkeen enpresen azpiproduktuak
- Erakunde desberdinek izan ditzaketen konpondu gabeko arazoak eta irtenbide bila dabiltzan erronka berriak
- “Praktika on” edo eredu izan daitezkeen esperientzia aipagarriak
Ideiazoka, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Berrikuntza eta Ekintzailetasun taldearen eta Platoniq, kultura ekoizle eta software garatzaile bezala lan egiten duen erakunde kataluniarraren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da. Bi erakunde hauek 2008ko urritik dihardute Disonancias deituriko berrikuntza programaren barruan lanean.
Era berean, Ideiazoka Eskuberri proiektuaren zati bat da. Proiektu honen helburua Urola Erdiaren lurralde-garapenerako nazioarteko kluster bat diseinatzea da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Iraurgi Lantzen, Urola Erdiaren garapenerako agentziaren finantziazioarekin.



