Ideiazoka

Mercado de ideas que rebotan | Erreboteko ideien merkatua

Nola parte hartu

1. Izena eman Ideiazokara joateko

Idatzi email bat ideiazoka@mondragon.edu helbidera, honako informazioa zehaztuz:

- Izena

- Kontakturako datuak (email eta telefonoa)

- Ideia baten deskribapen labur bat, zure herrian aurkitzen duzun arazoren bat (zerbitzu edo produkturen bat esate baterako) edo Ideiazokan lantzea gustatuko litzaizukeen gairen bat. Erreferentzia modura, blog honen atarian badaude ezinegonak eta proposamenak adierazi dituzten beste pertsona batzuen adibideak. Proposamen zehatz bat ez badaukazu, eta gainerako jendearen ekarpenak entzutea gustatuko balitzaizu, dskribatu zure interes orokorrak, zertara dedikatzen zaren edota zertara dedikatzea gustatuko litzaizukeen. Kontuan izan Ideiazoka, enpresa, unibertsitate eta herritar koordinatuengandik jasotzen diren proposamenen arabera antolatzen dela. Zenbat eta informazio gehiago izan zure interesen inguruan, partehatzaile guztien arteko eztabaida eta kontaktuak askoz hobeto orientatu ahal izango dira.

2. Grabatu bideoa zure ideia azalduz

Link honetan sartuz, bideo-mezu bat grabatu ahal izango duzu, eta aurretik grabatu duten beste batzuei erantzun edo beraiekin jarri ahal izango zara. Erreminta hau online erabili ahal izateko, web kamera bat eta mikrofonoa izan beharko dituzu zure ordenagailura konektatuta (hasiera probatu ahotsa grabatzen duela, eta behar besteko ozentasuna daukala).

3. Bidali emailez ideia, arazo edo irtenbideren bat

Ekainaren 11n ezin bazaitezke Ideiazokara etorri, zure proposamena email bitartez bidaliz parte hartu dezakezu. Zure ekarpena blog honetan publikatuko da, eta jasotako beste proposamen batzuekin nahikoa konexio aurkitzen badira, topaketan eztabaidatuko da.

ideiazoka@mondragon.edu