Ideiazoka

Mercado de ideas que rebotan | Erreboteko ideien merkatua

Antolatzaileak

Platoniq 2001. urtetik kultur-ekoizpenean eta softwarearen garapenean lan egiten duen erakundea da, eta Bartzelonan dute egoitza. Bere lana, teknologiaren eta sareko lanaren erabilera sozial posibleak ikertzean oinarritzen da, komunikazio, formazio eta herritarren antolakuntza-estrategiak hobetzeko helburuarekin. Bere lanaren bitartez, erreminta eta metodologia berritzaileak sortzen dira, eta baita lizentzia libreko ikus-entzunezko artxibo zabal bat ere Interneten. 2003. urtetik, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentruaren talde kolaboratzailea da, eta azken urteotan, herritarren parte hartzerako eta berrikuntza sozialerako erreminten diseinuan egiten ari diren lan aitzindariagatik, nazioarteko hainbat sari entzutetsu irabazi ditu.

http://www.platoniq.net
http://openserver.cccb.org
http://www.platoniq.net/burnstation
http://www.bancocomun.org

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Antolakuntza eta Industria Kudeaketako Berrikuntza eta Ekintzailetasuneko ikerketa ildoan lan egiten ari den taldea.

Ilusioz betetako ekipoa da, 9 kidez osatua, eta berrikuntza eta ekintzailetasunaren arloan erreferentea Europa mailan. Mondragon Unibertsitatean ikertzaile eta irakasle bezala lan egiteaz gain, Mondragon taldeko (MCC) hainbat enpresarekin dauzkaten proiektuetan ere lan egiten dute, MCCren Promozio Zentruarekin, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin, etab.Beraien misioa, pertsonekin, ingurumenarekin eta garapen sozialarekin konprometitutako ingeniari eta tekniko ekintzaileak prestatzea da. Era berean, berrikuntzarako proiektu bikainak definitu eta martxan jartzeko ikerketak ere egiten dituzte hainbat arlotan: kultura berritzailea, estrategia, berrikuntzarako prozesu eta sistemak, negozio aukerak (bai ikuspegi teknologikotik eta baita sozialetik ere).

http://www.mondragon.edu/gep